EUSKAL HERRIKO ERLIEBEA
octubre 26, 2012Euskal Erliebea ikaksteko, koadernoan duzuen gaia irakurri beharko duzue. Bigarren irakurketan has zaitezkete azpimarratzen. Gero eskema egin. Begira ezazu hurrengo PPT eta mapak begiratzen saiatu beharko duzu euskal erliebearen kokapena ulertzen.
EUSKAL HERRIKO ERLIEBE MAPA – MAPA DEL RELIEVE DE EUSKAL HERRIA
octubre 26, 2012
Para que puedas usarlo a modo de Atlas se adjunta, el mapa entero y por partes, el mapa de Euskal Herria.
Fig. 1 Los Montes Vascos – Euskal Mendiak
Montes Vascos se denomina a la porción de la Cordillera Cantábrica que se halla en Euskadi y van desde el Cantábrico hasta el Ebro, teniendo como límites por el Este los Pirineos, las Bardenas y depresión del Ebro.

Fig. 2 Los Pirineos, depresión interior y prepirineos

Fig. 3 La Depresión del Ebro con las Bardenas.
AIAKO HARRIA EUSKAL HERRIKO LURZORURIK AINTZINENA – EL SUELO MÁS ANTIGUO DE EUSKAL HERRIA
mayo 25, 2010Aiako Harria Gipuzkoako mendirik zaharrena dugu, Aiako Harriaren natura parkearen barnean. Oiartzun, Irun eta Lesakaren (Nafarroa) artean kokatuta dago. Beste mendi guztiak ez bezala, ez da sortu orogeniagatik, baizik eta granitozko intrusio batengatik, batolitoa hain zuzen. Aiako Harria Pirinioen mendebaldeen aldea da eta Euskadin dagoen granitoko erliebe bakarra.
Duela 300 milioi urte, Euskal Herria oarindik itsas-ur azpian zegoelarik, hertziniar orogeniak sortutako tolesturen artean magma poltsa handi bat, 600ºtan zegoena, hasi zen igotzen. Azkenean azaleratu eta hoztu egin zen ur gainean, horregatik esaten da Euskal Herriko lurrarik aintzinena dela. Gero, atmosferaren fenomenoen medioz higadurak modelatu zuen harria uzten gaur egun ikus dezakegun bezala. Mendi hau hiru tontorrez osatuta dago, 4 kilometroko luzaera gora-beheratsuarekin, garaienak 837 metro neurtzen dituela: iparraldekoa Hirumugarrieta (806 m), erdialdekoa Txurrumurru (821 m) eta hegoaldekoa Erroilbide (837 m).
Granito azaleratzearen inguruan mineral askoren mea ugari eratu ziren. Horrek meatzegintza gutiziatutako leku bihurtu zuen zonalde hau. Hemen erromatarrek jada K.o I. mendetik meatokiak ustiatu zituzten oso metodo bikainekin. Erromatarrek meazulo kilometro asko egin zituzten, baina haietatik hainbeste ustiapen modernoen metodoek (dinamita eztandak) desagertarazi dituzte. Hala eta guztiz ere, geratzen diren meazuloak erabilitako metodoengatik errekonozitzen dira. Erromatarrek bere historian zehar ingeniari trebeak zirela adierazi zuten, meagintzan ere noski. Oiartzun xigorketa metodoa erabili zuten: meazuloen hormen kontra sua egiten zuten eta horma berotuta zegoenean ur hotza botatzen zioten harria eta minerala apurtzen.
Gero Erdi Aroan meategien ustiaketak jarraitu zuen baina modu apalagoan inguruko biztanleengatik. Aro Modernoan areagotuzen ustiakuntza eta Oiartzun aldean hamalau burdinolak egon ziren. XIX eta XX. mendeetan ustiapen modernoa askoz agresiboagoa eta handiagoa izan da. Konpainia ezberdinak ustiatu zituzten hango mineralak, azkena Cía. Asturiana de Minas izan zen eta 1984.ean itxi egin zuen. 1902.ean Chavarri anaien Konpainiak Arditurritik Pasaiaraino joaten zen ferrokarrila egin zuen minerala esportatzeko. Gaur egun aintzinako trenbide horren lubakia bide-berdea da.
Escrito por geografiamungia 











![ZZ@Wallpaper - Paisajes - Nieve 002 [ Shared by DaVinci ] ZZ@Wallpaper - Paisajes - Nieve 002 [ Shared by DaVinci ]](http://farm3.staticflickr.com/2231/2035758176_b649cb6e98_t.jpg)







