ARIKETA BATZUEN ZUZENKETA

Koadernoaren 117. orrialdean

b) Konpara itzazu penintsularen IM-ko, erdialdeko eta HE-ko  ibaiak:

Ipar mendebaldeko ibaiek eta hego ekialdekoek amankomunean eduki ditzakete tamaina. Bien kasutan haien iturburutik itsasora ez daude kilometro gehigerik, baina hantxe amaitzen diran parekotasunak. IM-koak klima ozeanikoaren eremuan aurkitzen dira eta prezipitazio ugariak eta erregularrak jasotzen dituzte urte osoan. Hori dela eta ibai emaritsuak eta erregimen erregularrekoak dira eta euren ertzeak landaretza ugariz estalita aurkitzen dira.  Hegoekialdekoek, alderantziz klimas erdilehor extremoan aurkitzen dira, prezipitazio oso urriak (300 mm. Baino gutxiago) jasotzen dute eta oso txarto bananduta urtean zehar. Ibai hauekoso emari urrikoa dira eta  hilabete askotan lehorrak egon daitezke bapateko euritek heltzen direnean  uholdeak edukitzen. Penintsularen ipar mendeabaldean alde horretan harri nagusia silizekoa da, harri iragazgaitza, horregatik ibiaiek ez dute galtzen infiltrazioegatik emari asko, klimaren hezetasuna ere ebaporazioaren kontra babesten ditu ibaiak. Galiziako penilautadan artekatzean ibai estuak etasakonak eratzen dituzte. Baldintza hauek elektrizitate produkziorako primerako aukera aurkezten dute. Hegoekialdean harri nagusia kareharria da, klima dela eta lurzoruak oso gutxi garatuta dira eta landaretza eskasa eta etena, horregatik lurzoruak erz du higaduraren kontrako babesik euriteak suertatzen direnean. Penintsularen hegoekialdeko ibaiek bere ibilbidea eta urak kontrolatzeko eta ur harrappaketak lortzeko, lan hidrauliko ugari behar dituzte.

Zer gertatzen da, bitartean,  penintsularen erdiko ibaiekin? Penintsularen erliebeak duen kokapenagatik ibai-isurialdeak oso disimetrikoak izaten dira eta eskualde honetako ibaiak oso luzeak dira, Tajo bere 1100 kmko ibilbidearekin da luzeena. Ibai hauek emaritsuak dira baina klima mediterranear kontinentalizatuan daudenez prezipitazioak eskasak dira, 400-500 mm urtean, eta ekinokzialak erregimen irregularra dute eta agorraldiak nahiko markatuak izak daitezke. Ibai hauek ipar memsetan harri silizeoa eta buztina zeharkatzen dute eta klima ez da berotsuegia udan  gehiegizko ebaporazioa sortzeko. Hego mesetakoak, alderantziz ekialdean kareharritik eta gero buztina eta granitotik pasatzen dira, haien sorburua ez daude oso garai altueta. Faktor guzti horiek ematen diete duten ezaugarriak: zenbat eta hegoalderago hainbat eta emari apalagoak.

Hala eta guztiz ere, penintsularen erdiko ibaiek erabilera eta aprobetxamendu ugariak dituzte: urtegiak energiasortzeko, hirien hornikuntzarako, industriarako eta nekazaritzarako.

118.  orrialdea, ariketak a) eta b)

Bi mapa osagarriak dira, noski baietz. Begi bistan dago ezkerraldeko mapan agertzen diren uren banalerroak eskumako mapako erliebe unitateekin bat datozela.

ariketaren erantzuna guztiz erlazionatuta dago aurreko erantzunarekin.

c)

 Penintsulako erliebeak sare hidrografikoa antolatu du, lurraldea zatikatzen dauden arro eta isurialdetan .

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: