AIAKO HARRIA EUSKAL HERRIKO LURZORURIK AINTZINENA – EL SUELO MÁS ANTIGUO DE EUSKAL HERRIA

Aiako Harria Gipuzkoako mendirik zaharrena dugu, Aiako Harriaren natura parkearen barnean. Oiartzun, Irun eta Lesakaren (Nafarroa) artean kokatuta dago. Beste mendi guztiak ez bezala, ez da sortu orogeniagatik, baizik eta granitozko intrusio batengatik, batolitoa hain zuzen. Aiako Harria Pirinioen mendebaldeen aldea da eta Euskadin dagoen granitoko erliebe bakarra.

Batolito granitikoaren eraketaren aldiak

Duela 300 milioi urte, Euskal Herria oarindik itsas-ur azpian zegoelarik, hertziniar orogeniak sortutako tolesturen artean magma poltsa handi bat, 600ºtan zegoena,  hasi zen igotzen. Azkenean azaleratu eta hoztu egin zen ur gainean, horregatik esaten da Euskal Herriko lurrarik aintzinena dela. Gero, atmosferaren fenomenoen medioz higadurak modelatu zuen harria uzten gaur egun ikus dezakegun bezala. Mendi hau hiru tontorrez osatuta dago, 4 kilometroko luzaera gora-beheratsuarekin, garaienak 837 metro neurtzen dituela: iparraldekoa Hirumugarrieta (806 m), erdialdekoa Txurrumurru (821 m) eta hegoaldekoa Erroilbide (837 m).

Granito azaleratzearen inguruan  mineral askoren mea ugari eratu ziren. Horrek meatzegintza gutiziatutako leku bihurtu zuen zonalde hau. Hemen erromatarrek jada K.o I. mendetik meatokiak ustiatu zituzten oso metodo bikainekin. Erromatarrek meazulo kilometro asko egin zituzten, baina haietatik hainbeste ustiapen modernoen metodoek (dinamita eztandak) desagertarazi dituzte. Hala eta guztiz ere, geratzen diren meazuloak erabilitako metodoengatik errekonozitzen dira. Erromatarrek bere historian zehar ingeniari trebeak zirela adierazi zuten, meagintzan ere noski. Oiartzun xigorketa metodoa erabili zuten: meazuloen hormen kontra sua egiten zuten eta horma berotuta zegoenean ur hotza botatzen zioten harria eta minerala apurtzen.

Gero Erdi Aroan meategien ustiaketak jarraitu zuen baina modu apalagoan  inguruko biztanleengatik. Aro Modernoan areagotuzen ustiakuntza eta Oiartzun aldean hamalau burdinolak egon ziren. XIX eta XX. mendeetan ustiapen modernoa askoz agresiboagoa eta handiagoa izan da. Konpainia ezberdinak ustiatu zituzten hango mineralak, azkena Cía. Asturiana de Minas izan zen eta 1984.ean itxi egin zuen. 1902.ean Chavarri anaien Konpainiak Arditurritik Pasaiaraino joaten zen  ferrokarrila egin zuen minerala esportatzeko. Gaur egun aintzinako trenbide horren lubakia bide-berdea da.

Aiako harriaren oinean aintzinako meategien sarrera eta alboetan hainbeste urteetako hondakinak

Monumento que recuerda la beta de mineral de forma lenticular

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: