SISTEMA EKONOMIKOA

Sistema Ekonomikoa. Beste kontzeptu arraroa. Zer “demontres” da hori?

Liburuan esaten da hiritarrok ditugun premiak asetzeko eragile ekonomikoek, hau da,  produkzio arduradunak, enpresek; familiek, kontsumo unitateak; eta estatuak ondasunen produkzioa eta zerbitzuak antolatzen dutela .

Gizarte guztietan ez da modu berean ekonomia antolatzen. Orain badakigu ekonomia baliabideen, ondasunen eta zerbitzuen produkzioa- eta banaketarekin zer ikusirik duena dela. Kuban, adibidez, Estatuak antolatzen du dena:  baliabideen eta ondasunen produkzioa edo lorpena kontrolatzen; zerbitzuak eta gizarteak behar dituen premia guztien banaketaz arduratzen. Hori da Sistema Sozialista edo Komunista. Sistema honetan merkatuak, hau da eskaintza eta eskaria, ez du prezioak finkatzen  Estatuak baizik , eta ekonomiaren funtsa ez da etekinak lortzea baizik eta hiritarren beharrak asetuta egotea. Produkzio baliabideak  (kapitala, lurra, fabrikak) estatuak kontrolatzen ditu eta publikoak dira.

Sistema kapitalistan, alderantziz, merkatua da , gehien batean , prezioak antolatzen duena eskaintza eta eskariaren  legearen arabera.  Eskariaren arabera arintzen edo moteltzen da produkzioa; hiritarren beharren arabera antolatzen dira zerbitzuak eta ondasunen banaketa; eskaintzaren arabera kontsumoa alda daiteke eta prezioak eskaintza eta eskariaren arteko orekaren ondorioz eta sistemak maneiatzen duen teknologiaren arabera finkatzen dira.

Kapitalismoa enpresa pribatuetan eta kapitalen pilaketan, irabaziak handitzeko asmoz, oinarritzen da. Lehia librea izan behar da eta lan merkatuan erlazioak soldata eta kontratuaren bitartez antolatzen dira.

Orduan esan daiteke   sistema ekonomikoa produkzioa, banaketa eta kontsumoa gizarte baten onurarako antolatzen duen mekanismoa dela.

Noski, sistema ekonomikoa batean gero badaude beste faktor asko eragin eta garrantzia ikaragaria dutela: sistema politikoa, teknologia, finantza sistema, botere taldeak, e.a.

———————————————————————————————-

Nahi baduzu zerbait desberdina irakurri hurrengo linkean duzu artikulo on bat kapitalismoari buruz, baina erderaz:

http://www.laguia2000.com/el-mundo/el-capitalismo

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: