FRONTE POLARRA

noviembre 20, 2012

Lehenengo eta behin oinarrizko kontzeptuak:

–          Troposfera ez da multzo homogeneorik: bertan aire masa handiak bere temperatura, hezetasun eta presioagatik bereizten direnak daude.

–          Aaire tropikala eta aire polarra bi funtsezko aire masak dira hemisferio bakoitzean.  Haiek beste bitan banatzen dira: itsas-airea eta kontinente-airea. Itsas aire polarra beti hezea da, udan epela eta neguan hotsa.  Aire polar kontinetala, alerantziz,  beti lehorra da, oso hotza neguan eta udan beroa.

–          Bi aire masen arteko ukitze azalari frontea deitzen zaio. Ukitze azala hau ez da inoiz bertikala baizik eta inklinatua. Zergatik? Aire hotzena eta dentsoenak jaistera joera duelako eta ziri forman sartzen da aire beroaren azpian. Hau da Fronte polarrean gertatzen dena. Fronte honek aire polarra eta tropikala banatzen ditu eta frontean frontogenesia sortzen da. Zer da frontegenesia? Frontearen areagotzea eta bere akzioa intentsifikatzea. Posiblea da aire masak leku batetik bestera joatea edota behe presio guneak sortzea. Fronte bat egoteko bi aire masa desberdinak, bat bestea baina hotzagoa eta dentsoagoa, izan behar dira. Bi aire masa hauek ukitzen direnean borraska bat eratzen has daiteke,  hau da  ziklogenesia.

 

Fronte Polarra fronte jarraipen multzoa da lurraren inguruan gerrikoa eratzen. Hau hemisferio bakoitzean gertatzen da.  Fronte Polarrean borraska bati gehituta doan fronteak hurrengo borraskarekin lotzen da eta hórrela fronte bakarra eratzen  ari da.

Ezaugarri desberdineko aire masen ukitze azalean nahasmen edo perturbazio  multzoa eratzen da uhindura handiekin.  Perturbazio hauek presio baxuen guneen hasiera dira. (frontegenesia edota ziklogenesia)

Perturbazio frontean aire masa tropikala, behe presio barometrikoarekin egokitzen dena, aire masa hotzean sartzen da, aire masa hotza, dentsoagoa eta astunagoa denez arinago mugitizen da  aire beroa  harrapatzen fronte hotzaren bi besoen artean .  Hau gertatzen denean esaten da borraska okluida dagolea eta joango da ahultzen eta desegiten beste bat bere atzetik etortzeko.

        

Anuncios

JET-STREAM edo ZERUAREN IBAIAK

noviembre 20, 2012

Klasean Jet-Stream edo Jet- Korronteari buruz hitz egin dugu. Kuriositatea baduzu eta fenomeno honen aurkikuntzaz zerbait gehiago jakin nahi baduzu hemen klikatzen informazio interesgarria eskura izango duzu.

Kontuan hartu behar duzu kuriositatez aparte, fenomeno honek lurraren kliman garrantzia handia duela eta goi atmosferaren fenomenoa izan arren gainzaleko zirkulazio atmosferikoan eragiten duela .

Jet stream edo zorrotada korrontea, haize indartsua da, egitura tubularra du eta mendebalde-ekialde norabidean mugitzen da bederatzi eta hamaika kilometro bitarteko garaieran, poloko tropopausaren eta tropikoko tropopausaren arteko garaieren bitartean.

                                                                                                                                                       

 

 

 

Zorrotada korrontearen abiadura moteltzen denean uhinak sortzen dira eta haranak eta dorsalak eratzen dira. Haranetatik aire polarra jaisten da latitude baxuagoetara, eta dorsaletatik aire tropikala sartzen da latitude altuagoetan.


EKINTZA GUNEAK

noviembre 19, 2012

Klikatu hemen Antizikloia eta Borrasken konportamendua  mugimenduan ikusteko

ekintza guneak


AIRE MASAK

noviembre 19, 2012

Aaire masek dituzten ezaugarriak jakiteko eta zeintzuk duten eraginik penintsularen gainean, klikatu hemen.

aire masak


KLIMAREN FAKTORE ASTRONOMIKOAK

noviembre 19, 2012

Normalean jendeak pentsatzen du udan lurra eguzkitik hurbilago dagoela baina ez da horrela, zeren eta errealitatean urtaro ezberdinetan lurra eta eguzkiaren artean  dagoen distantzien ezberdintasunak urriegiak baitira.   clima Orduan, zein da benetan lurraren klimak baldintzatzen duen faktor astronomikoa?.  Zergatik ipar hemisferioan uda den bitartean hegoaldekoan negua izaten da?.  Faktor erabakiorrena  lurrak bere ardatzarekiko duen inklinazioa da.  Klikaktzen baduzu hemen, errez ikus dezakezu mugimenduarekin. Azalpena eta mugimendua aurreratzeko kurtsorea mugitu beharko duzu.


FOHEN ERAGINA ETA PROZESU ADIABATIKOA

noviembre 6, 2012

Hobeto ulertzeko Foehn-ek duen eragina penintsulako kliman irakurri hurrengo artikulua


KLIMOGRAMEN ANALISIA

noviembre 6, 2012