XIX. eta XX. MENDEETAKO EUSKAL MIGRAZIOEN ZERGATIAK

enero 25, 2013

Harrigarria da benetan, Hego Euskal Herriak bere industrializazioa eta modernizazioa egiten, eta industria lanpostu asko sortzen zituen bitartean hainbeste euskaldun Ameriketara emigratzea. Emigrazio horrek ez zuen sortzen lanpostu faltagatik. Orduan, zein edo zeintzuk izango ziren euskaldunak emigratzera bultzatu zuten  faktoreak?

José Manuel Azconaren    testua, ”  Causas de la emigración vasca

 contemporánea”,  irakurri ostean, eskema egin behar zenuten. Hurrengo link-ean duzu dokumentua (kontzeptu-mapa) eta bertan Euskal migrazioen zergatiak agertzen dira bere zergati urrunekin. Azken finean, kari historikoari “baserriaren heredentzia sistema” hain zuzen, Liberalismo eta industrializazio ezarpenarekin eta gerra karlisten galerarekin, hainbeste faktor bildu ziren emigrazioak areagotzeko. Burgesia liberalak sustatu zuen industrializazio prozezu horrekin,  nekazal mundu tradizionalak ikusi zuen  haien betiko bizimodua desagertzeko zorian zegoela. Emigrazio horiek, modu garrantzitsuan, liberalismoa eta industriak ekartzen zuten munduari errefutsa izan ziren.

Testuaren kontzeptu-eskema

Anuncios

ESPAINIAKO BARRUKO MIGRAZIOAK FRANKISMO GARAIAN

enero 25, 2013

 Artxiboetan hamarkadetan zehar izkutatuta egon diren datuak jakin dira eta hurrengo bideoan jakinaraztera ematen dira.

Gerra osteko Espainian bi milioi pertsona eta gehiago, 40 eta 50 hamarkadetan, bere miseriarako babesa bilatu zuten hirietan. Urte horietan barruko migrazioak hirien paisaia eraldatu zuen txabolazko herrixkekin. Espainiako nekazal eremuetatik hirietara lanbideen bila abiatzen zirenak ferrokarril geltokietan poliziak harrapatzen zituen  eta “Ley de vagos y maleantes” aplikatzen zieten biltzen-esparru batera eramaten eta geroago bere jatorrira trenez bueltatzen.