BATXILERGOKO JARDUERAK

1. Ebaluaketaren birpasa-lana (Berreskurapenerako) 2012-2013 ikasturtea 

GEOGRAFIA AZTERKETAK ETA LANAK EGITEKO DEKALOGOA

Erliebeari buruzko kontrola zuzenduta (Unitate Morfoestrukturalak eta Erliebeko Unitateak)

ERLIEBEKO AZTERKETAREN ZUZENKETA (2007-2008 Ikaksturtea)

1. Berreskurapenaren zuzenketa (2008-2009ko ikasturtea)

 

KLIMOGRAMAREN IRUZKINA

3º Tema – Ejercicios resueltos

ESPAINIAKO UR BALIABIDEAK ETA URAREN ARAZOA

AZTERKETA ETA DOKUMENTUEN IRUZKINA EGITEKO GIDA

BIZTANLERIAREN AZTERKETAREN ZUZENKETA

Tema Población. Cómo COMENTAR GRÁFICA y guión del comentario

KANPOKO MIGRAZIO ESPAINIARRAK ETA EUSKALDUNAK (Eskema)

Guía comentario MAPA REPARTO DE LA POBLACIÓN

Piramidea komentatzeko gida

EAEko populazio piramide iruzkina

HIRIA-ri buruzko azterketak

2. Ebaluaketaren Berreskurapenerako lana

Trabajo de recuperación de 2ª Evaluación

Berreskurapen zuzenduta

.

3. EBALUAKETAKO HIRIARI BURUZKO AZTERKETA

Kasu honetan bi dokumentu zenituzten. Dokumentuak daudenean ezin dira sahiestu eta analisatu behar dira.

Lehenengo kasuan Bilboko metropolitar eremukoa zen. Derrigorrez  dokumentua aztertu eta landu behar zen. Plano horretan eremu metropolitarra eta Bilboko konurbazioa ikusten da, horrez gain portu eta industria instalakuntzak nabarmenduta daude ere.  Horren arabera metropoliaren aldeak nabarmendu behar zenituzten. Klasean ikusi zen eta blogean zintzilikatuta eduki duzue.

Bigarren pausuan planoak XIX. mendearen bigarren erditik gaur arte izan dituen aldaketak azaldu behar zenituzten. Ondoko linkean dituzue oso garatutako gidoia. Argi dago azterketan gidoi horren laburpena jarri beharko zenukete hasieran. Zerbait antzekoa egin duzu? Orduan ondo egin duzu. Argi dago hainbestek ,  oraindik, ez dakizue gidoiak egiten. Zergatik?  Eskemak ez dituzuelako egiten eta lantzen edota ez duzuelako materia ondo jakiten. Gidoi on bat egiteko azaldu behar den materia oso ondo jakin behar da.

Bilboko Eremu metropolitarra izan dituen aldaketak  (PPT-ko dokumentua landutako mapekin)

  BILBOKO PLANOAREN IRUZKINA- Zuzenketa  (Eskema posible bat erdi garatuta)

Bigarren dokumentuan eskatzen zen azaltzea zeintzuk dira gaur egungo metropolien dinamika berriak Espainiako hiri hierarkiaren barruan.

Honetarako behin eta berriro esan nuen zein dokumentu irakurri behar zenuten eta blogean linka zegoen.

Gidoi  bat egiteko:

Gidoia hurrengo galderak egitean sortzen da.

Dokumentuaren anilisia. Dokumentua ia inork ez du landu. Hemen zer da nabermenena? Espainiako hiri sarea eta honek dituen ezaugarriak:

a) Lehenengo eta behin metropoli nazionalak (Bartzelona eta Madril),

b) gero metropoli erregionalak eta hirugarren momentuan

c) Ipar Mendebaldeko koadrantean  ematen den hiri garrantzitsuen dentsitatea. Hartzen baditugu Bilbo, Madril, Bartzelona eta Valentzia osatzen dugu karratua eta Zaragoza erdian.

d) Madriletik hegoaldean hiri azpierregional gutxiko eremu zabala irekitzen da Sevillaraino. Honek ematen digu Espainako hiri-sareak dituen gabeziak.

Abiapuntu honetatik metropoliek, gaur egun, dituzten dinamika berriak Espainiako hiri sarearen barruan aztertu beharko dugu eta azaldu. Horretarako bide ezberdinak har ditzakegu. Bata izan daiteke hiri sistema aztertu eta deskribatu eta gero metropoliak sakonago azaldu. Hau aztertzean sortzen digu lehenengo galdera: hiri sarea, sistema hierarkizatuta da. Zer da Hierarkia? Zer ematen die hiriei hierarkia horren barruan duten garrantzia? Gogoratzen dituzue klasean ikusi genituen adierazleak? Adierazle hauek hiriek dituzten funtzioetatik sortzen dira, zenbat eta funtzio espezializatuagoak hainbat eta funtzio konplexuagoak eta garrantzitsuagoak izango dituzte eta hirien eragin-eremua hainbat eta zabalagoa izango da.

Biztanleria, Hazkundea, multinazional enpresen presentzia, azpiegiturak eta jarduera teknopolitanoak, ingeniari eta goi teknikoen presentzia,  Ikerketa, Unibertsitate funtzioa, Ikerketa zentroak, itsas portu eta aireportu funtzioak,  Kultura eragina, Azokak eta kongresuak. Prentsa eta argitapenak,    Telekomunikabideak eta hiri espezializatuak. Hiriak sortzen dituen fluxuak.

Zeintzuk dira hierarkiaren erpinean dauden hiriak? Zer da metropolia eta metropoli gunea? zer dela eta sortzen da? Nolakoak ziren metropoliak duela hamarkada batzuk? nolakoak dira gaur egun?  (klasean ikusi genuen eta blogean dagoen PPTko dokumentuan dago) Zeintzuk dira gaurko metropoliek dituzten joera berriak? Hemen irakurri behar zenuten dokumentua erabili behar zen:

GAUR EGUNGO METROPOLIEK DITUZZTEN DINAMIKA BERRIAK

Metropoliek 80ko hamarkadan eskala aldaketak jasatzen ditu.Hau da, aurreko hamarkadetan metropoliek populazioa eta denetariko funtzioak erakarri zituzten gainezka izan arte. Horrezkero joera alderantzikatu egin zen eta metropoliaren erdigunetik periferiarantz joan ziren produkzio planta, zerbitzuak eta etxebizitza guneak “hiri barreiatua”  eta metropoli koroa ezberdinak sortzen.

Eraldaketak hiri forman eta esperizlizazioa zonaldeka.

 Garraioen eraldakuntza:

–          Historikoki garraioa oinarrizko produkzio faktorea izan da.

–          Garraioak hiri asentamendua baldintzatu du

–          Garraioen sarea populazioaren banaketaren zergatia etaeragina izan ohi da.

–          Azpiegitura berriek, zerdigune eta periferiaren arteko komunikazioak arintzeko egin direnak zentralidadearen erlazioak eraldati dituzte.

 Industria eta enpleguaren kokapen berria

1960ko hamarkadan hasi ziren egiten autopistek  hiri erdigunetik periferiara industria eramatea baimendu zuten. Baina fenomeno hori, hau da perferiarantz industria mugitzea 1973.eko krisiarekin arindu egin zen.

–          Industria metropoli  eremura esportatu egin zen

–          Hiriaren erdigunea lurzorua askatu zen negozio inmobiliarioa handitzen

  • Hiri eta bizi kalitatea hobetzen

–          Jarduera tertziarioen hazkundeak beste lanpostu berriak sortu ditu hiri erdiguneetan

–          Industria hiriaren kanpoko bigarren gerrikoan kokatzeak errenten igoera ekarri du lanpostuak eta populazioa erakartzen

–          Automobilaren erabilerak distantziak laburtzea eta enpleguaren etengabeko deskokapena ekarri du.

Metropoli lurraldearen espezializazioa

–          Azken urteotan enplegua eta jardueraren desentralizazioak gehi egoitzaren suburbanizazioak tradizionalki nekazaritza espazio edo espazio askeak  konsideratzen zirenetaraino metropoli fenomenoaren hedakuntza  sortu du. Lurraldearen espezializazioa 

  • Biztanleria eta berarentzako zerbitzuak (egoitza, parkeak, ekipamenduak) 
  • Jarduera produktiboekin erlazionatutako erabilerak (industria, azpiegiturak)

–          Segregazio soziala  ere areagotu  egin da:

  • Mugikortasunaren hazkundeak ekarri du jendeak bizitzeko berarekiko antzekotasuna duen beste jendearen bizilekua bila dezan.

 Dinamika demografiko berriak

Populazioaren  aldaketa erdigunetik periferiara 80ko hamarkadatik. 100.000 biztanle baina gehiagoko populaketek populazioa galdu zuten.

Zergatiak:

1.  Bizi kalitatea hobetzea: etxebizitza handiagoa bilatzea, leku hobea,…

2. Erdiguneko lurzoruaren gareztitzea eta lehenengo etxebizitzarako eskaintza falta.

3. Lanpostuen hurbiltasuna bilatzea. Lanpostuak periferiara joan ezkero jendea atzetik joan zen.

  Zein abaiantaila edo desabaintaila dute hiri barreiatuek?  (populazioa  banaketa ikustean aztertu genuen populazio mugimenduak eta nola hiri handienetatik hiri ertainetara zihoan) Hiri ertainak eta hiri txikiak. Nolakoak dira Espainiako hiriak? Nola erlazionatzen dira? zein fluxu sortzen dute? Espainian badaude  hiri globalak?

Espainiako hiriek zein erronka dute  europar  hiri sistemarekin harremanak edukitzeko eta mundu hiri sisteman sartzeko?

  Hau, gutxi gorabehera izan behar bazen azaldu behar zena, minbre hauetatik egin behar da gidoia, etagero gidoia garatzean ateratzen da gaia. Baina normalean egiten duzuena da, lehenengo eta behin dakizuena bota eta gero “gidoia” edo zerbait antzeko izan nahi duena.

 

AZTERKETA FINALARAKO

Batzuek eskatu duzue azterketa finala prestatzeko birpasatzeko materiala. Ez dago ezer berririk, azken finean programazioa jakin behar da. Hori bai, aholku batzuk:

        – Benetan nahi baduzu Geografia gainditu, plan serio bat egin beharko duzu, seguraski zerbait gehiago pendiente  izango duzu. Orduan ezinbestekoa da ordutegi eta eguteki trinkoa jarri eta hantxe kontuan hartzen asteburuak ere, oporrak eta EGUN GUZTIAK. Pentsa ezazu esfortzuak merezi duela, zure helburua lortu nahi baduzu eta gero pozik sentitu hori da egin behar duzuna.

       – Ez erabili ikasteko metodo traketsak, hau da, dena buruz edota laburpenak egiten idazten eta idazten modu mekanikoan baizik eta eskemak, kontzeptu mapak, informazioa bilatu eta kontrastatu, hau da jarduera esanguratsuak eta balio handikoak.

        – Mapa asko egin atlas on bat begiratzen

        – Hiztegia ulertu eta beharrezkoa bada, entziklopediak edota internet kontsultatu

        – Eskemak egin eta eskemeetatik azalpenetara joan. Giltzetako eskemak eta sahiestu esaldi luzeak jarri.

        – Praktikak egin (mapak, grafikak, argazkiak komentatu)

1. Ebaluaketaren birpasa azterketa finalarako

2. Ebaluaketaren birpapsa azterketa finalarako    3. Ebaluaketarako egin behar duzuna da klasean adi egon eta gero etxean ariketak egin eta ikasi.

Ez dago formula magikorik baizik eta lana eta lana, ahalegindu eta esfortzatu.

INDUSTRIA ESPAINIAN_ eSKEMAK

Espacios industriales vascos (ESKEMAK)

Industrialdeak Azterketa eginda

6 respuestas a BATXILERGOKO JARDUERAK

  1. Your site is valueble and very useful to me. Thanks!…

  2. Great job over again. Thank you.

  3. There are certainly plenty of particulars like that to take into consideration. That could be a nice point to carry up. I provide the ideas above as basic inspiration but clearly there are questions like the one you carry up where the most important factor will likely be working in trustworthy good faith. I don?t know if finest practices have emerged round issues like that, but I am certain that your job is clearly recognized as a good game. Both boys and girls feel the impression of only a second’s pleasure, for the remainder of their lives.

  4. Paola dice:

    Hey There. I found your blog using msn. This is a really well written article. I’ll be sure to bookmark it and return to read more of your useful info. Thanks for the post. I’ll definitely comeback.

  5. Melaine Ritz dice:

    some genuinely excellent posts on this web site , regards for contribution.

  6. Ron Fager dice:

    Thanks for all your effort on this web page. Betty delights in getting into internet research and it is simple to grasp why. A lot of people notice all relating to the lively ways you convey functional suggestions on your web site and as well as invigorate participation from other individuals on that concern then my princess has been discovering so much. Enjoy the rest of the year. You’re performing a terrific job.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: