AZTERKETARI BEGIRATUZ

enero 9, 2010

 

Hurrengo ariketak garrantzitsuak dira eta, birpasatzeko edota berpentsatzeko ikasten duzuna, ondo joan ahal zaizkizu.

 Hurrengo paisajeak aztertzea eta alderatzea proposatzen zaizu:

 

a) Herrialde baten hidrologiaren ezaugarriak ulertzeko, zein faktore kontuan  hartu beharko dira?

b) Zein modutan jokatzen du erliebeak?

c) Zergatik isurialdeek eta ibaien arroek dute duten banaketa eta azalera?

d) Zergatik  garrantzitsua da jakitea ibaien emari erlatiboa? Zein informazio ematen digu?

Esan dezakegu Kantabriar erlaitzeko ibaiak, txikiak direlako, emari gutxikoa direla?     Bidasoaren emaria 24,7 (m³/s)  eta bere arroa 62,7 Km ² ditu; Tajo ibaiaren emaria 480  m³/sg-koa da eta bere  arroak   80.947 Km² ditu. Badakigu m³-k  1000 litro dituela, atera dezakezu emari erlatiboa eta ondorioztatu. Egiten baduzu klasean komentatu.

Gipuzkoako  ibaiei buruzko informazioa

http://www4.gipuzkoa.net/oohh/web/esp/01_09.asp#03

e) Hurrengo ibaiak zein arroari dagozkio? Jarama, Mundo, Esla, Gallego, Alberche, Sil, Tietar, Genil, Zujar, Cinca, Jabalon, Almonte, Guadalope, Alagon, Guadalimar, Esla, Zadorra, Baias,Pisuerga.

f) Zeintuk dira «Plan Hidrologico Nacional»-en ekintza garrantzitsuenak ur baliabideak kudeatzeko?

g) Duero-sistemak ekonomiarako duen garrantziaz zer esan dezakezu?

h) Nongoak dira hurrengo landare espezieak eta zein ezaugarri dituzte?:

     – Tabaiba (zein altitudetan aurkitzen da?), Estrepa,  Artelatza,  Iratxe,  

        Ipurua, Abaritza, Isatsa, Sahatsa, Pagoa, landare errupikolak

i) Zergatik da hain ezberdina Kanarietako eta penintsulako landaretza?

j) Zertan ezberdintzen dira makia eta garriga?

k) Mendi alpetarrean nola mailakatzen da landaretza?

 

Abaritza

Ipurua

                                                                      Sahatsa

Isatsa