BARAKALDON HIRI ADIMENDUEN KONGRESUA OSPATU EGIN DA

febrero 17, 2013

Barakaldon, otsailaren 15ean  Hiri Adimendunen Lehenengo Kongresu Nazionala itxi egin zen. Hantxe hirurehun aditu  eta profesionalak bildu dira eta teknologia eta berrikuntzari buruzko 34 txosten aurkeztu dira. Amaieran hiri adimendunen «liburu zuria» aurkeztu zen (http://www.libroblancosmartcities.com/)

Jada inork jartzen du zalantzan etorkizuneko hiriak oso ezberdinak izango direla. Gaur egun «smart cities» edo hiri jasangarriak XXI. mendeko hiriei esaten zaie.  

smart city

Zer da hiri adimenduna?  bere biztanleen bizi kalitatea handitzeko teknologia onenak garatzen dituzten hiriak dira. 

Teknologia eta berrikuntza hiriei ere etortzen zaie. Energia eta hondakinen kudeaketa, ezagutza-sareak hiriak dituen helburuak gauzatzeko: garraioa, kultura, ingurumena, komunikazioak hiritarren eta erakundeen arteko harremanak,…  dena beste modu batean egingo da.

Lehenengo eta behin eraikinak aldatu beharko dira: domotizazioa, eskuragarritasuna  eta jasangarritasuna aspektu inportanteenak izango dira hiri berri horretan. Gero informatika hiria eta bere biztanleen alde guztietan erabili beharko da harremanak eta funtzioak errezteko.


XIX. eta XX. MENDEETAKO EUSKAL MIGRAZIOEN ZERGATIAK

enero 25, 2013

Harrigarria da benetan, Hego Euskal Herriak bere industrializazioa eta modernizazioa egiten, eta industria lanpostu asko sortzen zituen bitartean hainbeste euskaldun Ameriketara emigratzea. Emigrazio horrek ez zuen sortzen lanpostu faltagatik. Orduan, zein edo zeintzuk izango ziren euskaldunak emigratzera bultzatu zuten  faktoreak?

José Manuel Azconaren    testua, »  Causas de la emigración vasca

 contemporánea»,  irakurri ostean, eskema egin behar zenuten. Hurrengo link-ean duzu dokumentua (kontzeptu-mapa) eta bertan Euskal migrazioen zergatiak agertzen dira bere zergati urrunekin. Azken finean, kari historikoari «baserriaren heredentzia sistema» hain zuzen, Liberalismo eta industrializazio ezarpenarekin eta gerra karlisten galerarekin, hainbeste faktor bildu ziren emigrazioak areagotzeko. Burgesia liberalak sustatu zuen industrializazio prozezu horrekin,  nekazal mundu tradizionalak ikusi zuen  haien betiko bizimodua desagertzeko zorian zegoela. Emigrazio horiek, modu garrantzitsuan, liberalismoa eta industriak ekartzen zuten munduari errefutsa izan ziren.

Testuaren kontzeptu-eskema


ESPAINIAKO BARRUKO MIGRAZIOAK FRANKISMO GARAIAN

enero 25, 2013

 Artxiboetan hamarkadetan zehar izkutatuta egon diren datuak jakin dira eta hurrengo bideoan jakinaraztera ematen dira.

Gerra osteko Espainian bi milioi pertsona eta gehiago, 40 eta 50 hamarkadetan, bere miseriarako babesa bilatu zuten hirietan. Urte horietan barruko migrazioak hirien paisaia eraldatu zuen txabolazko herrixkekin. Espainiako nekazal eremuetatik hirietara lanbideen bila abiatzen zirenak ferrokarril geltokietan poliziak harrapatzen zituen  eta «Ley de vagos y maleantes» aplikatzen zieten biltzen-esparru batera eramaten eta geroago bere jatorrira trenez bueltatzen.


ESPAINIAKO IBAIAK ETA BALIABIDE HIDRIKOAK

diciembre 1, 2012

JET-STREAM edo ZERUAREN IBAIAK

noviembre 20, 2012

Klasean Jet-Stream edo Jet- Korronteari buruz hitz egin dugu. Kuriositatea baduzu eta fenomeno honen aurkikuntzaz zerbait gehiago jakin nahi baduzu hemen klikatzen informazio interesgarria eskura izango duzu.

Kontuan hartu behar duzu kuriositatez aparte, fenomeno honek lurraren kliman garrantzia handia duela eta goi atmosferaren fenomenoa izan arren gainzaleko zirkulazio atmosferikoan eragiten duela .

Jet stream edo zorrotada korrontea, haize indartsua da, egitura tubularra du eta mendebalde-ekialde norabidean mugitzen da bederatzi eta hamaika kilometro bitarteko garaieran, poloko tropopausaren eta tropikoko tropopausaren arteko garaieren bitartean.

                                                                                                                                                       

 

 

 

Zorrotada korrontearen abiadura moteltzen denean uhinak sortzen dira eta haranak eta dorsalak eratzen dira. Haranetatik aire polarra jaisten da latitude baxuagoetara, eta dorsaletatik aire tropikala sartzen da latitude altuagoetan.


Sopelanako Itsaslabarra

octubre 26, 2012

Sopelanako itsaslabarrean flyscharen adibide bikaina ikusteaz gain, fosilak, failak eta metamorfozizazioak agertzen dira. 

Paseatxo bat emanez eta ondo behatuz gero Mesozoikoaren arrastoak  ikus daitezke.


NOLA ERATZEN DIRA MENDIKATEAK?

septiembre 20, 2012

PLAKEEN TEKTONIKA (Wegener teoria)

septiembre 20, 2012

Gehiago jakiteko plakeen tektonikari buruz, artikulu hau euskeraz dago.

Klikatu hemen


NOLA EGITEN DA EBAKETA TOPOGRAFIKO BATEN ADIERAZPENA? – ¿CÓMO SE REALIZA LA REPRESENTACIÓN DE UN CORTE TOPOGRÁFICO?

septiembre 15, 2012

GEOGRAFIA ZIENTZIAREN EBOLUZIOA

septiembre 9, 2012